miércoles, 10 de noviembre de 2010

ASTURIASEKO PRINTZIPE ETA PRINTSESA MUNGIAN

Printzea eta printzesa Bizkaiara datozen laugarren aldia da

Bihar, 2010eko azaroaren 11a, Mungia bisitatuko dute Asturiaseko printzeak eta printzesak. Mungiatik pasatu ostean Bilbora joko dutela argitu dute.

Antza denez, Mungiako enpresa berri baten inaugurazioa da Felipe jauna eta Letizia andrea Bizkaiara hurbiltzearen arrazoia. Beraiek izango dira "Mesa" enpresaren instalazio berriak inauguratuko dituztenak, eta horren ostean, Bilbora joango dira bisitatxo bat egitera, Eskalduna Jauregira, hain zuzen ere. Han izango da  baitaere gure lagun eta adiskide handia den Patxi Lopez maitea...

Nik ere horrelako lan bat aurkitu nahi dut etorkizunerako, bidaiatu, irribarre pare bota kamerei, leku askotara bidaiatu eta hori egiteagatik diru asko irabazteko.


Hiru horien argazki batekin agurtzen zaituztet; ongi izan!!


1 comentario:

  1. Harriturik nago nire herria den Mungian printzea eta printzesa agertu izanagatik. Eta ni itxura honekin!! Hamaika gauza ikusteko jaioak gara! Ez dute beste zereginik bidaiatzen egotea baino?

    Animo egiten duzun lanagatik blogean eta ea jende gehiagok erantzuten dizun!!

    ResponderEliminar