martes, 26 de abril de 2011

Maitasunak beste izenik ez duenean...


Maitasuna bakarrik dei diezaioket gure artean daukagunari, beste hitz asko ere erabili ditzakedan arren labur gelditzen baitira, txiki horren handia den zerbait izendatzeko...

Pertsona gutxirekin izan dut nik bat-bateko konexioa, ezagutzen hasi eta hasiera hasieratik ulertzea -ez baita erraza nire buru txorokilo hau ulertzea-. Zurekin bakarrik sentitu dut horren handia den sentimendu hau, eta gezurra dirudi, urte bi eta piku pasatu diren arren, oraindik ere hasieran baino gehiago maitatzea, lehendik ere handia zen hori egunetik egunera puztea.

Gure denboraldi txarrak ere izan ditugu Iker, bi geltoki elkarrekin eman dugun denboran zehar. Geltoki tristeak gure bidean, ilunak, amorruak eta haserreak hitz egiteari aurre hartu ziotelako askoz ere ilunagoak eginak.

Pertsona berdinak egon ziren geltoki bietan, gure bidea oztopatu eta urratzea lortu zuten pertsonak, nire burmuinean gerizpa luze bezala irudikatuak...Berriro ere gure bidean agertzea nahi ez dudan itzal beltzak.
Baina guzti horrekin argien gelditu zitzaidana, ni zu gabe ez naizela ni da, ni hori zuk ere osatzen duzula, zu egon ezean hutsik, bakarrik sentitzen den nia. Baita zu ni gabe ez zarela zu ere, ni gabe triste dagoen zua, nia gabe goibel dagoen zua.

Ezin dut dekribatu begietara begiratzen garenean sentitzen dudana, askotan hitzik ere egin gaeb ulertzera iristen gara...Zure begi berdeak, batzuetan gris besteetan erdi urdin, poztasuna ematen didate, barruan daukadan zerbait pizten didate...Zure zuak sua pizten dit...

sábado, 2 de abril de 2011

Lekeitioko udaltzainak herritarrengandik gero eta urrunago

Ia bi urte pasatu dira Lekeitioko Udaltzaingoa Ertzaintzaren lokal berean sartzeko akordioa sinatu zenetik. Lekeitioko ertzain eta udaltzaingoak lokala elkarbanatzeko akordio hau, herriko alkate Jose Maria Cazalis eta Rodolfo Aresek sinatu zuten eta horiek diotenez herritarrenganako zerbitzuak hobetzeko egin zuten.

2009an eman ziren gertaera honen lehen pausuak, eta LAB sindikatuak gaur egun gertatu dena aurreikusi zuen. Berria egunkarian irakurri ahal izan dudanez, izaera ezberdina duten bi gorputz hauen uniformetasuna izan zen Udaltzaingoa Ertzaintzarekin  lanean jartzearen helburua. LABek  “diseinaturik dagoen estrategia bat” zela ziurtatu zuen urte hartan, baita asmatu ere.

Nahiz eta duela bi urtetako auzia izan, oraindik ere lekeitiarren ahotan dirauen gaia da polizia bi horien elkarketa, beraiek izan baitira kalterik handiena jasan dutenak. Udaltzainak ertzainekin batu orduko, herritarren eta udal langileen harremana askoz ere zuzenagoa zen. Gaur egun, ordea, hurbiltasun hori galdu egin da, izan ere, udaltzainak kristal lodi baten atzetik hitz egin behar baitute herritarrekin. Aldaketa hau gertatu orduko, Udaltzaingoaren bulegoan sartu eta aurrez aurre hitz egin zitekeen horiekin, herritar bat gehiago izango balitz bezala. Horretaz aparte, edozein tramite egiterako orduan, galdutako giltza batzuen bila joan esate baterako, herritarra grabatua eta identifikatua izaten da. Hori da gehienbat, herritarrek lokal horretara joan nahi ez izatearen arrazoia.

Gainera, esan beharra dago udaltzainei ez ziola inortxok ere inungo azalpenik eman, egunkari bidez ohartu ziren ertzainen bulego berean hasiko zirela lanean.

Harrigarria edo lotsagarria????

lunes, 17 de enero de 2011

Argazkilaritzaren mundua atsegin dutenen gozokitxoa

Duela gutxi nire mutil lagunari mugikorrak ikustera lagundu nion eta izugarria izan zen denda batetan ikusi nuena.
Mota ezberdinetako aparailu elektronikoak zeuden denda batetara sartu nintzen, eta laguntzera nijoana mugikorrak ikusten zegoen bitartean argazki makinei begirada bat botatzera joan nintzen. Hara zer aurkitu nuen!! Polaroid digital bat! Harrigarria iruditu zitzaidan...Ez nuen imajinatuko oraindik ere mota horretako argazki makinarik saltzen zutenik, eta are gutxiago horrelako aparailu bat digitalizatuko zutekeenik!!

Lehen nahiko arriskutsua zen mota horretako kamerekin argazkiak ateratzea, ezin baitzen jakin atera duzun irdia ondo ala gaizki zegoen. Beraz, bapateko inprimatzea ematen zenean, argazki batzuk zuzenean zakarretara botatzeko izaten ziren. Baina digitalizazioaren abantailekin inprimatu nahi den argazkia aukeratu daiteke, baita errekortatu edo eta zuri beltzean, sepian edo eta argi-kodea aldatuta inprimatu ere.

Hau da hau arkazki zaleentzako goxokia!!

Hona hemen orain dela urte batzuetako polaroid bat,
gaur egun aurkitzen nahiko zaila dena, denda aruntetan behintzat.

Eta hemen, berriz, digitala.