lunes, 23 de agosto de 2010

MAITASUNAREN GILTZARRAPOAK (CANDADO)

Izen bi, data bat eta amodio deklarazio batez jantzitako giltzarrapoak hasi omen dira Bilboko Zubi-zuri zubian zintzilik agertzen...

Federico Moccia izeneko idazle baten errua da bikotekideak hori egiten hasi izana, honek protagonistek beraien maitasuna giltzarrapo baten bidez ziligutzen zuten liburu bat idatzi zuen, eta Italian zehar izugarrizko eztanda sortu ostean Euskadira iritsi da joera erromantiko hau.

Liburuko istorioak zioenez, maitemindurik dagoen bikote batek giltzarropo batean elkarrekin irteten hasi zireneko data, beraien izenak eta esaldi erromantiko bat idatzi eta zubi batean zinkilikatuz gero, betirako iraungo du erlazio horrek.

Ez dakit egia izango den ala ez, baina niri asko gustatu zait...

Hona hemen informazio gehiago:
-http://www.elmundo.es/elmundo/2009/10/15/paisvasco/1255633209.html

Bilboko Zubi-zuri zubia:












Hemen, berriz, Italian eragin zuen izugarrizko mugimendua:

No hay comentarios:

Publicar un comentario