sábado, 21 de agosto de 2010

MUNDUA EDERRAGO IKUSTEN...

Zurrunbilo ilun batetan nengoela sentitzen nuen...
haize hotzezko zurrunbilo batean bultaka eta bueltaka,
norabide gabe, irtenbide gabe...
Galdera ikurrakekartzen zizkidan haize hotzak, galdera ikurrak...
Erantzun gabeko milaka galdera...
Helmugarik gabeko laberinto batetan nengoen, mundu ederrera noiz iritsiko zain, momentu hobeagoen esperoan, garai alaiagoei itxaroten...

Itsaso zabal eta zikin batean galdurik sentitzen nintzen, nahiz eta itsasertzera igeri egiten saiatu, korronteak berriz ere barrura eramaten ninduen itsaso maltzurrean...
Nahiz eta jendez inguraturik egon bakarrik sentitzen nintzen batzuetan, itsaso maltzur hartan, ni eta beste bi, bizitzaren benetako aurpegia ezagutzen, gero eta gehiago samintzen...

Baina egun batetan zuek agertu zineten, eskutik heldu eta itsaso hartatik irteten lagundu zenidaten...
Zuek zineten laberinto zaztrakatsu horren helmuga, zuek bizitzaren benetako aurpegia...
Inongo bereizketarik gabe onartu ninduzuen, besterik gabe, naizen modukoa naizela...

Egun hartatik, gero eta ederragoa ikusten dut mundua, bizitza, ingurua...

No hay comentarios:

Publicar un comentario